Panda gorri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-fossil_range +fossil range)
 
(13 erabiltzailek tartean egindako 21 berrikusketa ez dira erakusten)
4. lerroa:
| image = Ailurus fulgens RoterPanda LesserPanda.jpg
| image_caption = Panda gorria bambua jaten
|fossil range=
|fossil_range=
|display_parents=4
| parent_authority = [[Frédéric Cuvier|F. Cuvier]], 1825
|taxon=Ailurus fulgens
|authority=F. G. Cuvier 1825<ref>{{Aldizkako erreferreferentzia|abizena=F. G. Cuvier|argitaletxea=''In''E. Geoffroy Saint-Hilaire and F. G. Cuvier|urtea=1825|liburukia=5|bilduma=50|orrialdeak=}}</ref>
| subdivision =
''A. f. fulgens'' <small>F. Cuvier, 1825</small><br>
''A. f. styani'' <small>[[Oldfield Thomas|Thomas]], 1902</small>
| subdivision_ranks = Azpiespezieak}}
 
'''Panda gorria''' (''Ailurus fulgens'') ''[[Ailurus]]'' genero [[monotipiko]]ko [[animalia]] [[espezie]] bat da. [[Karniboro]] ordenaren barruko [[Ailuridae]] familian sailkatuta dago.
 
Ekialdeko [[Himalaia]]n eta hego-mendebaldeko [[Txina]]n baino ez da bizi<ref>{{erreferentzia|izena=Angela R. |abizena= Glatston|izenburua=Red Panda: Biology and Conservation of the First Panda|url=https://archive.org/details/redpandabiologyc00glat |data=2010-11-23|argitaletxea=William Andrew|isbn=978-1437778137|orrialdea=[https://archive.org/details/redpandabiologyc00glat/page/n26 12]}}</ref> eta, egun, 10.000 espezimen heldu baino ez daude. [[Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea]]k (''IUCN'') [[galzoriko espezie]] bat bezala definitu du, bizitokiaren galera, [[ezkutuko ehiza]] eta [[endogamia]] direla eta, eta herri batzuetan legedi nazionalean babestuak dira. [[Parke zoologiko|Zoologikoetan]] izatea ohikoa den animalia bat da-nagusiki [[Ipar Amerika|Ipar-Amerika]] eta [[Europa]]n- eta bertan gatibutasunean ugaldua da.
 
Panda gorria gehienetan altueran dauden [[baso]] epel, heze eta [[banbu]]z beterikoetan bizi da. Haren ilea arre kolorekoa da eta buztana luzea eta iletsua du. Haren aurreko hankak nahiko motzak dira, hortaz ibiltzeko era bitxia du. Bakarzalea, territoriala eta gaueko bizitza dituen animalia bat da. Haren elikadura nagusiki banbuan oinaritzen da, baina orojalea denez arrautzak, hegaztiak, intsektuak eta ugaztun txikiak jan ditzake.
 
== Jatorria (filogenia) ==
Herri batzuetariko zientifikoeri degokienez, azken [[Azido desoxirribonukleiko|ADN]] ikerketak panda gorria ailuridoen ( [[Ailuridae]]) [[familia]] independentean kokatzen du. Ailuridoak Musteloidea super-familiaren parte dira, [[Mephitidae]], [[Mustelidae]] eta [[Procyonidae]] familiak barnatzen dituena. Ordea, [[panda handi]]a ez bezala, ez da [[hartz]] bat (Ursidae).
 
Panda gorriareneta panda handiaren taxonomia sailkapena hamarkada askotan eztabaidatua izan da, hartzen ezaugarriak izatearekin batera [[mapatxe]]enak ere dituelako. Alabaina, hauek [[Zenozoiko]]ko arbaso komun batek baizik ez ditu lotzen.
 
== Bizilekua eta banaketa ==
Panda gorrien jatorria [[Asiako Hego-ekialdeko Elkartea|Asia Hego-ekialdeko]]; [[Himalaia]], [[Tibet]]-eko hegoko [[Bhutan|Butan]], [[India]]ko Ipar-ekialdeko [[Yunnan]] eta [[Sichuan]] probintziako Hengduan mendietan aurkitzen da. Azken eremu hau [[Azken glaziazioa|azken glaziazio]] garaian panda gorrientzako babesleku bat izan dela pentsatzen da, beste animalia askorentzako bezala.
 
Panda gorriak 10-25 °C tenperaturako kliman bizi dira, eta aldaketa gutxiko itsasoaren maila gaineko 1800-4800 m-ko ingurune [[mendi]]tsuak nahiago dituzte, bereziki [[pinofito]]ak, [[errododendro]] zuhaitzak eta [[banbu]]a dituztenak. Banbua ere gustuko duten [[panda handi]]ekin habitata partekatzen dute Txinan ([[Wulong konderria|Wulong]] Erreserba). Panda gorriek zuhaitz zahar hutsetan bizi dira. Gehienetan eguna zuhaitzen adaxka gorenetan etzanda igarotzen dute, eta goizez eta gauez elikatzen dira nagusiki. Panda gorri populazio asko daude mundu osoko [[Parke zoologiko|zoologikoetan]] bizi direnak. [[Ipar Amerika]]ko panda gorri gatibuak Espezien Biziraute Planaren (SSP) baitan daude, 2001eko urritik 182 animali barnatzen dituena.
 
== Ezaugarriak ==
30 cm-tik 60 cm-rainoko altuera dute. Arrek 4,5 kg-tik 6,2 kg-rarte pisatzen ahal dute, eta emeak berriz 3 kg-tik 4,5kg-ra. Panda gorriaren ilea marroi gorrixka, luze eta leuna da goiko partean, eta beheko partean ilunagoa da. Aurpegian mapatxearen antzerako orban txuriak ditu, eta animalia bakoitzak besteenaz ezberdinak diren orbainak ditu. [[Buru]]a borobildua dute eta [[belarri]]ak zuzenak eta tamaina ertainekoak dira. Haien [[sudur]]ra beltza da eta [[begi]] oso ilunak dituzte, kasik beltzak direnak. Haien [[buztan]]a luzea eta felparen hukitukoa da, sei eraztun arre-koloreko edo gorriekin, eta sekulako oreka ematen die, zuhaitzak estaltzen dituen [[goroldio]] eta [[liken]] irristagarrien gainean ibiltzeko ahalmen ikaragarria izatea ahalbideratuz. [[Hanka]]k motzak eta beltzak dituzte. [[Atzapar]] atzeragarriak dituzte, eta, baita, panda handiak bezala “hatz lodi faltsu” bat ere, egiazkiz eskumuturreko [[hezur]]ren luzapen bat dena. Oinpean ile lodia dute, hotzaren aurka babesten dituena.  
 
== Azpiespezieak ==
[[Fitxategi:Ailurus fulgens - Syracuse Zoo.jpg|thumb|left|''Ailurus fulgens fulgens'']]
[[Fitxategi:Ailurus fulgens styani Yumemigasaki Zoo P6269520.jpg|thumb|''Ailurus fulgens styani'']]
 
 
Panda gorria [[Azpiespezie|aspiespezie]] ezberdinetan banatzen da: mendebaldeko panda gorria (''Ailurus fulgens fulgens''), mendebaldeko partean bizi dena eta panda gorri styansak (''Ailurus fulgens styani''), ekialdeko partean bizi direnak. Pada gorriak ile argia du aurpegian, panda gorri styansek berriz aurpegiko marka batzuk dituztelarik.
</br>
</br>
</br>
</br>
 
== Historia naturala ==
 
=== Jarrera ===
Panda gorriak aktiboagoak dira gauean goizaldean baino. Goizez zuhaitzen adarretan atseden hartzen egoten dira. Beroari sensibilitatea daukate, eta ezin dituzte 25 °C baino tenperatura altuagoak jasan. Oso animalia trebe eta [[Akrobazia|akrobatikoa]] da, gehienetan bakarrik bizi direnak. Ez dira asko bikotekidearekin edo familian bizitzen.
 
[[Erasoa|Erasotuak]] edo arriskuan sentitzen direnean arroketara edo zuhaitzetara ihes egiten dute. Ezin baldin badute ihes egin, haien atzeko hanken gainean jarriko dira, altuagoak iruditzeko eta aurreko hanketako atzaparrekin erasotzeko. Lagunkoiak izan arren ez dira sorgorrak.
 
=== Elikadura ===
Panda gorrien [[dieta]]ren bi herea banbuak osatzen du. Honez gain, [[baia]], [[fruitu]], [[onddo]], [[sustrai]], [[liken]] eta kopuru gutxiagoan [[hegazti]]en kume, [[Arrautza|arrautz]], [[intsektu]] eta [[karraskari]] txikiz elikatzen dira. [[Parke zoologiko|Zoologikoetan]] daudenean [[haragi]]a ere jaten dute errazki.
 
=== Ugalketa ===
Panda gorri helduak gutxitan sartzen dira interakzioan [[ernalketa]] garaiaz kanpo. Garai honetan, arrek zein emeek bikotekide bat baino gehiagorekin ernaltu dezakete. Ernalketaren garaiak urtarrila erdialdetik martxo hasierara (negu garaia) irauten du, eta kumeak ekaina eta uztailaren bukaerararte (udaberri eta uda garaia) jaio daitezke. [[Ernaldi|Sabelaldiak]] 112 eta 158 egun artean irauten du eta emeak kume batetik lau arte jaiotarazi ditzake, 110 eta 130 gramo artean pisatu ohi dutenak. [[Erditze]]a baino egun batzuk lehenago, emeak [[Habia|habi]] bat eraikitzeko materialak ([[hosto]] edo [[Poaceae|gramineak]]) biltzeari ekiten dio. Haren habia kasik beti enbor huts edo arroka baten arteka batean kokatzen du.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturakBibliografia ==
* Sistema Integrado de Información Taxonómica. «''Ailurus fulgens'' (TSN 621846)» (ingelesez).
* {{commonskat}}
* Mace, G.M. and Balmford, A. (2000). “Patterns and processes in contemporary mammalian extinction.” In Priorities for the Conservation of Mammalian Diversity. Has the Panda had its day?, A. Entwhistle and N. Dunstone (eds). Cambridge University Press, Cambridge. pp. 27-52.
* [http://www.bucknell.edu/msw3/browse.asp?s=y&id=14001690 'Ailurus fulgens' espezieari buruzko informazioa Mammals of The World datubasean]
* Wei, Fuwen, Zuojian Feng, Zuwang Wang, Ang Zhou and Jinchu Hu. (1999). “Use of the nutrients in bamboo by the red panda Ailurus fulgens.” Journal of Zoology. Vol. 248. pp. 535-541. [1]
* Woodland Park Zoological Society: Red Panda. [2]
 
== Ikus, gainera ==
* [[Ailuridae]]
 
{{TaxoiDatubaseak}}
== Kanpo estekak ==
* [http://www.bucknell.edu/msw3/browse.asp?s=y&id=14001690 'Ailurus fulgens' espezieari buruzko informazioa Mammals of The World datubasean]
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Ailuridae]]
[[Kategoria:Fosil bizidunak]]
[[Kategoria:Asiako fauna]]
[[Kategoria:Txinako endemismoak]]