Jose Mari Espartza

Tafallako editorea espainiarra
Artikulu hau Tafallako editore eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Espartza».
Jose Maria Esparza
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Maria Esparza Zabalegi
Jaio 1951ko azaroaren 23a
Euskal Herria Tafalla, Nafarroa (Euskal Herria)

Jose Mari Espartza Zabalegi[1] (Tafalla, 1951 -) Euskal Herriko idazle eta editorea da, Txalaparta argitaletxea sortu eta zuzentzen duena.

Biografia

Tafallarra, frankismotik prentsa munduan aritu izan da, bai langileen alde bai diktaduraren kontrako militantzia; Merindad Kultura Elkartea sortu zutenetakoa da. Bere herriarekin lotutako ekimen ugarirekin parte hartu du, bai politikagintzan (Udaleko zinegotzia izan zen HBrekin) bai historia eta istorioen ikerketan, Altaffaylla Kultur Taldea sortuz. 1989tik editore lanean dihardu eta berak sortutako argitaletxea, Euskal Herriko inportanteenetakoa den Txalaparta, jaioterrian kokatzearen aldeko apustua egin zuen.

Azken urteetan Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma bultzatzen ibili da[2]; ezker abertzalearen ekimenetan ere parte hartu du, egoera politiko berriak bilatzeko dinamiketan laguntzekoa asmoz[3][4].

Lanak

Euskalduna bada ere, bere idazki gehienak espainieraz argitaratu ditu; hala ere, bi tomotan egin zuen bere herriaren historia mardul eta eredugarria bi bertsiotan argitaratu zuen, euskaraz eta erdaraz. Liburu asko Tafallari eta Nafarroaren ikuspegi "ez ofizialaren" ezagutzaren zabaltzeari buruzkoak dira.

  • Tafalla vascona (Elkar, 1980).
  • Un camino cortado. Tafalla 1900-1939 (Altaffaylla, 1985).
  • La Teja de Medianoche. Gauerdiko Teila, (Altaffaylla, 1987).
  • Jotas heréticas de Navarra (Altaffaylla, 1988).
  • ¡Abajo las quintas! La oposición histórica de Navarra al Ejército español (Txalaparta, 1994).
  • Potosí. Andanzas de un navarro en la guerra de las naciones (Txalaparta, 1996).
  • Tafallaren historia (Altaffaylla, 2001). Tokiko historia eredugarria, bi tomotan.
  • Réquiem para sordos (Txalaparta, 2004).
  • 100 razones por las que dejé de ser español (Txalaparta, 2006).
  • Como puta por rastrojo: origen y uso de algunos dichos navarros (Altaffaylla, 2009).
  • Mapas para una nación. Euskal Herria en la cartografía y en los testimonios históricos (Txalaparta, 2011). Mila mapa baino gehiago biltzen dituena[5].
  • Euskal Herria kartografian eta testigantza historikoetan. Andoain: Berria, 2012.ISBN: 978-84-936037-9-3.
  • Vasconavarros. Guía de su identidad, lengua y territorialidad. Tafalla: (Txalaparta, 2012). ISBN: 9788415313410.
  • La sima. ¿Qué fue de la familia Sagardia?
  • Tres tristes trileros. Del Burgo, Arbeloa y Aizpun, Floren Aoiz eta Patxi Zabaletarekin batera idatzita. Esparzak Víctor Manuel Arbeloaren atala idatzi du, 2016.

Beste zenbait liburutan parte hartu du, ezagunena Navarra 1936. De la esperanza al terror (Altaffaylla, 1986) liburua, non koordinatzaile lana egin zuen; liburuak Frankismoak Nafarroan hil zituenen ikerketan eta oro har urte horietako memoria historikoaren berreskurapenean mugarria izan da.

Liburuez gain ehunka artikulu eta kolaborazio idatzi izan du, bai hedabide nagusi batzuetan (Egin,Gara...) bai Tafallaldeko berriak jasotzen dituen La Voz de la Merindad, Letras e Ideas eta Gure liburuak.

Erreferentziak

  1. Oro har berak sinatutako lanetan Esparza Zabalegi idazten du, hau da lehen deitura normalizatu gabe eta bigarrena normalizatuta. Hala ere, euskaraz Espartza grafia normalizatuan ere aurki daiteke, adibidez Euskaltzaindiaren webgunean edota Sustatun.
  2. UEUren webgunea.
  3. Hay condiciones para cambiar de escenario bideoa.
  4. Ahí se queda Lerín, Rebelión webgunea.
  5. Liburua Txalapartaren webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo loturak