Lucia Lakarra
Ballet dantzaria
Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 24a) euskal dantzari ospetsua da. Victor Ullaterekin ikasi zuen Madrilen eta 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da.
Lucia Lakarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1975eko martxoaren 24a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria eta zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun[1].