Lucia Lakarra

Ballet dantzaria

Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 24a) euskal dantzari ospetsua da. Donostian Menchu Medelekin ikasi ondoren Victor Ullaterekin osatu zuen Madrilen dantza formazioa. 1994an Roland Petitek zuzendutako Marseillako Ballet Nazionalean sartu zen. Hiru urte geroago, San Frantziskoko Ballet konpainiara joan zen. 2002tik aurrera, Municheko Bayerisches Staatsballett konpainiako dantzari nagusia da. Urte horretan bertan munduko dantzaririk onenaren Nijinski saria irabazi zuen.[1]

Lucia Lakarra

Bizitza
JaiotzaZumaia1975eko martxoaren 24a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta zuzendaria
Jasotako sariak
IMDB: nm1090363 Edit the value on Wikidata

Orain arte egin duen paperik garrantzitsuena 2007an izan zen, Vienako Urteberri Eguneko Kontzertuan dantzatu egin zuen eta. 2010ean hamarkadako dantzari onenaren saria eman zioten Moskun.[2]

Sariak

  • Nijinsky Saria (2002)
  • Dantzako Benois Saria (2003)
  • Dantzako Sari Nazionala Antzezpen alorrean (2005)
  • Hamarkadako dantzari onenaren saria (2010)

Erreferentziak