Narcisse Virgilio Díaz

Artegia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:25, 15 abendua 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Narcisse Virgilio Díaz de la Peña (Bordele, 1807ko abuztuaren 20a - Menton, 1876ko azaroaren 18a) frantziar margolaria izan zen.

Bordelen jaio zen guraso espainiarrekin, eta hamar urterekin umezurtz geratu zen. Hamabost urterekin hanka bat galdu zuen narrasti baten hozkadaren ondorioz, eta egurrezko hanka ospetsu egin zitzaion.

Turkiako eta ekialdeko irudiak margotzen hasi zen, eta denbora asko eman zuen Barbizonen. 1831 inguruan Théodore Rousseau ezagutu zuen, eta haren estiloarekin txundituta geratu zen. Rousseauk ikasle gisa onartu zuen.

Bere lanik onenak baso eta ekaitzen eszenak dira.