Maria Luisa Bilbao
Maria Luisa Bilbao Uribarri (Galdakao, Bizkaia, 1925eko martxoaren 24a - 2019ko irailaren 18a) bizkaitar emakumea izan zen.
Maria Luisa Bilbao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galdakao, 1925eko martxoaren 24a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Galdakao, 2019ko irailaren 18a (94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak |
Maria Luisa Galdakaon jaio zen 1925eko Martxoaren 24an eta bertan hil zen 2019ko Irailaren 18an. Zortzi seme-alaba ziren etxean: Casi (1909.01.03 - 1952.05.10), Amado (1910.12.08 - 2011.06.22), Esteban (1916.09.02 - 2008.09.15), Juli (1918.03.11 - 1981.12.05), Patxi (1920.03.24), Eulogi (1922.09.13 - 2016.03.03) eta Iñaki (1927.04.16 - 2020.04.04). Gurasoak Ignacio Bilbao aita eta Modesta Uribarri ama.
Gerra Zibila umetan bizi izan zuen eta orduko oroimenak oso ondo gordetzen ditu. Bereziki 37ko udaberrikoak, bera hamabi urte zituenean: Tximelarreko aterpean egon zen babestuta 1937ko maiatzaren 19an, Pilare Atutxa bere ilobatxuagaz. Plazakoetxeko aterpea bonbekin lehertu zenean, bizirik irtetea lortu zuen jendeak Tximelarrekora jo zuten aieneka: euren senitartekoak hil egin zirelako oihukatzen.
Kanpo estekak
aldatu- Maria Luisa errefugioan bere ilobatxuarekin egon zeneko kontakizuna Youtuben argitaratuta
- Galdakaoko Udalaren dokumentala Maiatzaren 19ko sarraskia gogoratzeko, Maria Luisaren partaidetzarekin