Edukira joan

Volksgeist. Herri gogoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ketxus (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa: 28. lerroa:
Lehen bi kapituluetan kontzeptu edo ideiaren jatorri eta testuinguru orokorra azalduko dira, batez ere [[Argien Garaia|Ilustrazio]] frantsesean zentratuz. Hirugarren kapitulutik aurrera kontzeptuak Alemanian izan duen bilakaera erakutsiko da, hasi XVIII. mendeko [[Johann Gottfried Herder|Herder]] bezalako ilustratuekin eta XX. mendeko Bizitzaren Filosofietaraino (Lebensphilosophie).
Lehen bi kapituluetan kontzeptu edo ideiaren jatorri eta testuinguru orokorra azalduko dira, batez ere [[Argien Garaia|Ilustrazio]] frantsesean zentratuz. Hirugarren kapitulutik aurrera kontzeptuak Alemanian izan duen bilakaera erakutsiko da, hasi XVIII. mendeko [[Johann Gottfried Herder|Herder]] bezalako ilustratuekin eta XX. mendeko Bizitzaren Filosofietaraino (Lebensphilosophie).


Azurmendik erakutsiko du bi mendeko tartean ''Volksgeist'' hitzak eta lotzen zaion ideiak aldaketa asko izan dituela, zenbait aspektutan, kontrakoak bihurtzeraino. Horrekin ohartaraziko du ez duela ezer argitzeko balio XIX. mendearen bukaeran edo XX. mende hasieran izan dituen bilakera batzuetatik epaitzeak. Hasieran [[hizkuntza]] eta [[kultura]]rekin lotuta erabiltzen zen, Herderrek adibidez. Gero [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegel]]ek historiari eta [[Estatu]]ari lotuta erabiliko du, Herder eta Hegelen artean [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]]en kanpainak izan baitziren. Hurrengo aldiak garrantzi handiagoa izango du [[Gizarte-Zientziak]] eta [[positibismo]]ak izan zuten bilakaerarengatik. [[Charles Darwin|Darwin]]en ekarpenak ere sasoi horretakoak dira. [[Filosofia]]tik [[zientzia]]ra igarotze horretan ''Volksgeist'' bezalako kontzeptuek balioa galdu zuten eta mantendu ziren erabilerak nolabait naturalizatuta eta [[arraza (giza sailkapena)|arraza]]rekin lotuta erabili ziren.
Azurmendik erakutsiko du bi mendeko tartean ''Volksgeist'' hitzak eta lotzen zaion ideiak aldaketa asko izan dituela, zenbait aspektutan, kontrakoak bihurtzeraino. Horrekin ohartaraziko du ez duela ezer argitzeko balio XIX. mendearen bukaeran edo XX. mende hasieran izan dituen bilakera batzuetatik epaitzeak. Hasieran [[hizkuntza]] eta [[kultura]]rekin lotuta erabiltzen zen, Herderrek adibidez. Gero [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegel]]ek historiari eta [[Estatu]]ari lotuta erabiliko du, Herder eta Hegelen artean [[Napoleon Bonaparte|Napoleon]]en kanpainak izan baitziren. Hurrengo aldiak garrantzi handiagoa izango du [[Gizarte-zientziak]] eta [[positibismo]]ak izan zuten bilakaerarengatik. [[Charles Darwin|Darwin]]en ekarpenak ere sasoi horretakoak dira. [[Filosofia]]tik [[zientzia]]ra igarotze horretan ''Volksgeist'' bezalako kontzeptuek balioa galdu zuten eta mantendu ziren erabilerak nolabait naturalizatuta eta [[arraza (giza sailkapena)|arraza]]rekin lotuta erabili ziren.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

13:17, 12 ekaina 2024ko berrikusketa

Volksgeist. Herri gogoa
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (2007)
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak333[1]
ISBN978-84-9783-404-9

Volksgeist. Herri gogoa (Ilustraziotik nazismora) Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako eta 2007an argitaratutako saiakera liburu bat da;[1] Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua eta Espainiaren arimaz liburuekin batera osatutako trilogiaren bigarren atala. Nazionalismoaren ikerketarako beste urbilketa bat egiten du gai konkretu batetik abiatuta, aurrerago argitaratuko zen Historia, arraza, nazioa (2014) liburuan beste erpin batetik egingo zuen bezala.

Saiakera honetan Azurmendik Volksgeist edo Herri Gogoa kontzeptua aztertu du, horren historiari jarraituz, hasi XVIII. mendeko Ilustraziotik eta XX. mendeko nazismoraino. Azurmendik ezbaian ipiniko du kontzeptuaren erabilera okerra, salatuz gaizki ulertu dela berau alemaniar erromantizismoari lotuta aurkeztu nahi izan denean. Tesi hori babesteko ideiaren aurrekariei erreparatuko die: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico italiarra, Hume ingelesa. Ikerketak bide ematen du garai, herrialde eta korronte ezberdinetako autoreak konparatzeko. Azurmendik erakutsiko du modernitatean zehar auzi ezberdinak han eta hemen errepikatzen direna, propio garai edo herrialde baten espezifikoak izan gabe. Horrekin gogoeta egin nahi du behin ezarritako topikoek nola irauten duten ikerketek ezeztatu badituzte ere. Ekibokoen kasu paradigmatiko gisa Herder aurkezten da, bere testuinguru historiko eta intelektuala sakon aztertuz. Erabilera oker hori, Euskal Herriaren testuinguruan, euskal nazionalismoari egotzi ohi zaion esentzialismoa oinarritzeko saiakeran datzala argituko du liburuak. Era berean, herri gogoaren kontzeptuak giza zientzia modernoetan izan duen eragina ere aztertuko du Azurmendik.

« Badut Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua azterketa bat, eta Volksgeistaren oraingo hau harekin lotua dago; eta haren ondoren, edo harekin, behar litzateke irakurri. Beste liburuki bat sortu zen ondotik (baina aurretik kaleratu) Volksgeist espainolari buruz: Espainiaren arimaz; hor hobeto ikusten ahal da, oharrok nondik sortu diren. Denak nota mordo bat bakarra.[2] »


Lehen bi kapituluetan kontzeptu edo ideiaren jatorri eta testuinguru orokorra azalduko dira, batez ere Ilustrazio frantsesean zentratuz. Hirugarren kapitulutik aurrera kontzeptuak Alemanian izan duen bilakaera erakutsiko da, hasi XVIII. mendeko Herder bezalako ilustratuekin eta XX. mendeko Bizitzaren Filosofietaraino (Lebensphilosophie).

Azurmendik erakutsiko du bi mendeko tartean Volksgeist hitzak eta lotzen zaion ideiak aldaketa asko izan dituela, zenbait aspektutan, kontrakoak bihurtzeraino. Horrekin ohartaraziko du ez duela ezer argitzeko balio XIX. mendearen bukaeran edo XX. mende hasieran izan dituen bilakera batzuetatik epaitzeak. Hasieran hizkuntza eta kulturarekin lotuta erabiltzen zen, Herderrek adibidez. Gero Hegelek historiari eta Estatuari lotuta erabiliko du, Herder eta Hegelen artean Napoleonen kanpainak izan baitziren. Hurrengo aldiak garrantzi handiagoa izango du Gizarte-zientziak eta positibismoak izan zuten bilakaerarengatik. Darwinen ekarpenak ere sasoi horretakoak dira. Filosofiatik zientziara igarotze horretan Volksgeist bezalako kontzeptuek balioa galdu zuten eta mantendu ziren erabilerak nolabait naturalizatuta eta arrazarekin lotuta erabili ziren.

Erreferentziak

  1. a b Pilar IPARRAGIRRE: «Volksgeist edo Herri gogoa, Ilustraziotik Nazismora», Argia, 2108. zenbakia, 2007-10-28.
  2. Azurmendi, J.: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia, Elkar, 2007. 9. or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.