Edukira joan

Barize

Wikipedia, Entziklopedia askea
SassoBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:09, 30 maiatza 2012
Hanka barizeduna.

Barizea zain baten hantura iraunkorra da. Zainaren barnean odola pilatzen delako sortzen da, batez ere. Odola bihotzera itzultzean edozein arrazoirengatik muskuluaren barneko zain nagusietatik ezin bideratuz lurrazalaren alderago dauden zain meheagoetatik bideratzen denean sortzen da, zain meheago horiek zabaldu egiten baitira. Gehienetan, zangoetan ateratzen dira barizeak; mina ematen dute, hantura agertzen da, eta odolaren zirkulazioa zaildu egiten dute. Denbora luzean zutik egoten diren pertsonetan eta berez horretarako joera duenetan azaltzen dira, emakumeetan bereziki. Haurdunaldian izaten dute, batez ere, emakumeek barizeak ateratzeko arrisku handia. Ebakuntza bidez sendatzen dira, edo, txikiak direnean, eskleroterapiaz, indizio bidez edo laser bidez.

Erreferentziak