Maialen Oiartzabal Mendibil
Maialen Oiartzabal Mendibil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1999ko irailaren 25a (24 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa eta psikologoa |
Maialen Oiartzabal Mendibil (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999ko irailaren 25a) eskiatzaile akrobatikoa[1] eta psikologoa da. 2017an hasita hainbat aldiz irabazi du Espainiako Akrobaziazko Eskiko Txapelketa, emakumeetan.[2] Txapelketa horretako lehen hiru garaipenak, 2017 eta 2019. urteen bitartean, kategoria absolutuan lortu zituen, nahiz eta oraindik junior mailan lehiatzeko adina (18-20 urte) zuen.[3][1] Oiarmendi Kirol Klubekoa da, bere anaia gazteago Paulekin batera.[1] 2018tik (NKEF) Euskal Neguko Federazioan kirolaria da eta 2020tik Basque Team Fundazioko kirolari bekaduna.[4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maialen Altzibar auzoan jaioa da, Itsaso Mendibil Osa eta Jabier Oiartzabal Bertizen alaba zaharrena da eta anaia gazteagoa dauka, Paul, bera bezala eskiatzaile akrobatikoa. Lehen ikasketak Haurtzaro ikastolan egin zituen eta Oiartzo ikastolan batxilergoa. 2023ean Psikologiako gradua lortu zuen EHUan. Kirol psikologian interesatuta, Psicología Deportiva y Coaching PSYCHOLOGY izeneko masterra burutzen ari da (UNIR) Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2023tik psikologo gisa lan egiten du.
Eskiatzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familiaren arrimoan hasi zen txikia zela eskiatzen eta 13 urterekin probatu zuen lehen aldiz eski akrobatikoa. Harrezkero, modalitate horretako nazioarteko lehiaketetan parte hartzen du. Entrenamenduak hasieran Frantzian egiten zituen baina 2015etik Andorran. Bertan bizitu zen 2019tik 2021 arte. Lortutako hainbeste garaipenen arten, baditu batzuk gogoangarriagoak. 2017ko bi garaipen ditu gogoko, Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa irabazi izana eta baita Nazioarteko Txapelketan irabazitakoa ere. Horrekin batera Europako Ligan, Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako 3. postua eta Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketan irabazitakoa. Europako Lehiaketan lortutako 3. postuarengatik, kategoria igo zioten Espainiako Selekzioan.[5]
Bere ibilbidean arantza bat geratu zaio. 2022an aukeratu zuten Munduko Txapelketa Unibertsitarioetarako baina COVIDa medio ezin izan zuen parte hartu.
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelketa | Emaitza |
---|---|---|
2017 | Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa | Txapelduna |
2018 | Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa | Txapelduna[2] |
2018 | Esloveniako EuropaCup Txapelketa, Slopestyle modalitatean | 5. |
2018 | Frantziako Varseko Fis Txapelketan, Slopestyle modalitatean | 3. |
2018 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 12. |
2019 | Frantziako LaClusazko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean | 8. |
2019 | Alemaniako Goetschengo EuropaCup Txapelketan, Big Air modalitatean | 4. |
2019 | Italiako Livignoko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean | 6. eta 8. |
2019 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 9. |
2019 | Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 4. |
2020 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 3 . |
2020 | Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa | Txapelduna |
2020 | Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 6. |
2021 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia | 6. |
2021 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Davos, Suiza | 6. |
2021 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Gotschen, Alemania | 6. |
2021 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, Leysin, Suiza | 5. |
2021 | World Cup, Slopestyle modalitatean, Stubai, Austria | 26. |
2022 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia | 6. |
2023 | Euskadiko txapelketa nagusian, Slopestyleko modalidadean | Txapelduna[6] |
2023 | Fis mailako txapelketetan, BigAir eta Slopestyle modalitateetan, | Txapelduna[6] |
2023 | EspainiakoSlopestyle txapelketak Baqueira Bereten | Txapelduna[7] |
Herritar aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Oiartzungo eski-akrobata» Mundo Deportivo 2018-04-19 (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
- ↑ a b Ugartemendia, Unai. (2018ko apirilaren 10a). «Maialen Oiartzabal eskiatzailea: "Saiatuz gero, ez du axola elurra non duzun"» Berria (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 10a).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Reglamento de competiciones de esquí de montaña» FEDME.es: 21. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Freeski con Maialen Oiartzabal, trucos y maniobras aéreas sobre la nieve» EITB 2023-04-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2020-06-23). «Maialen Oiartzabal eskiatzailea kategoriaz igo dute» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ a b Imanol, Saiz(e)ko. (2023-02-14). «Eskien gainean, txapelak Oiartzunera» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) LdN, Redacción. (2023-04-06). «Campeonatos de España slopestyle de Freeski y Snowboard en Baqueira Beret» Lugares de Nieve (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
- ↑ (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fis Rankina https://www.fis-ski.com/DB/general/athlete-biography.html?sectorcode=fs&competitorid=227003&type=result
- RFEDI Biografia https://rfedi.es/Deportista/12113
- EITB_ko Helmuga saioan egindako erreportaia 2020ko Martxoaren 8an
- YOUTUBE: Maialen parte den Oiarmendi Kirol klubeko Kanala
- BatBasque https://basqueteam.eus/eu/2022/01/26/la-esquiadora-maialen-oiartzabal-protagonizara-el-cuarto-capitulo-de-bat-to-beijing/
- "Airearen jabe" bideoa
- Artikulu bilduma Oarsoaldeko Hitzan