Eduardo Victoria de Lecea pasealekua
Eduardo Victoria de Lecea pasealeku | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°16′00.03″N 2°56′26.62″W / 43.2666750°N 2.9407278°W |
Eduardo Victoria de Lecea pasealekua Bizkaiko Bilbo hiriburuaren erdigunean dagoen kalea.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Eduardo Victoria de Lecea Bilboko alkatea zenaren omenez darama.
Ez da antzinako Rafael Sánchez Mazas falangistaren omenezko pasealekuarekin nahastu behar, hura auzitegiaren epai-erabakiz kale izendegitik kendu baitzen.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abandoibarra auzoan dago.
Euskadi plazan eta Bilboko Arte Ederren Museoaren artean hasten da, eta ekialde-mendebaldeko norantzan Casilda Iturrizar parkea eta Leizaola lehendakariaren kalearekiko paraleloki joanez, Abandoibarra etorbidean amaitzen da. Euskalduna jauregiaren parean.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo Victoria de Lecea pasealekuaren inguruan hainbat eraikin nabarmen daude. Bilboko Arte Ederretako Museotik hasi eta Bilboko itsasadarra arteko (Abandoibarra etorbidea) norantza jarraituz honakoak dira:
- Artklass eraikina, Robert Krier.
- Etxargi eraikina, César Portela.
- Parkeder eraikina, Iskander Atutxa eta Jon Urrutikoetxea, eraikitzen.
- Leizaola lehendakariaren kalearen 21. eta 27. zenbakiko etxebizitzak, Peña Gantxegi, Rocio Peña eta Mario Sangalli.
- Hotel Meliá Bilbao, de Ricardo Legorreta Vilchis.
PAsealeku honetan zehar hainbat eskultura eta estatua oroigarri ere badaude:
- Aureliano del Valle maisuaren omenezko monumentua.
- Josu Loroño Elgezabal musika irakasle eta musikagilearen omenezko monumentua
- Giuseppe Verdiren omenezko monumentua
-
Aureliano del Valleren omenezko monumentua.
-
Lope y Cleto de Alañaren brontzezko plaka oroigarria
-
Josu Loroñoren omenezko monumentua
-
Giuseppe Verdiren omenezko monumentua
Garraoibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |