Amata udalerria (letonieraz: Amatas novads) Letoniako udalerri bat da, Vidzeme eskualdean. 745 km²ko azalera du eta 2018ko datuen arabera 5003 biztanle zituen. Udalerria 2000. urtean sortu zen, Amata parrokia eta Drabeši parrokia bat eginez, baina 2009an Nītaure parrokia, Skujene parrokia eta Zaube parrokia ere bereganatu zituen. Administrazio zentroa Ausmasen dago, Drabešitik gertu.