Anna Missuna
Anna Missuna | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zabaloccie (en) , 1868ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako errepublika Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa |
Heriotza | Mosku, 1922ko maiatzaren 2a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guerrier Courses (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa eta paleontologoa |
Enplegatzailea(k) | Guerrier Courses (en) Moskuko Estatu Unibertsitatea |
Kidetza | Moscow Society of Naturalists (en) Russian Mineralogical Society (en) Paleontological society of Russia (en) Society of Devotees of Natural Science, Anthropology, and Ethnography (en) |
Anna Boleslavovna Missuna (1868ko azaroaren 12a – 1922ko maiatzaren 2a) geologa, mineralogista eta paleontologa poloniarra izan zen, Errusian jaioa.[1]
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Boleslavovna Missuna Vitebsk probintzian jaio zen (orduan Errusiar Inperioaren zatia zena, eta orain Bielorrusia dena). Haren gurasoak poloniarrak ziren. Bere heziketa hasieran Riga hirian izan zenez, alemanez hitz egiten ikasi zuen; eta ondoren Moskun, goi-mailako hezkuntzarako beka bat lortu zuen 1893tik 1896ra. Bere Mineralogiako ikasketak Vladimir Vernadskyrekin eta Evgraf Fedorov kristalografoarekin jarraitu zituen.[2][1]
Lan zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Missunaren lehen geologia idazkia 1898an agertu zen, amonio sulfatoaren forma kristalinoen azterketa batean. L. V. Yakovlevarekin batera idatzi zuen Amonio sulfatoari buruzko artikulua Moskuko Elkarte Naturalistaren aldizkarian argitaratu zen. Maiz lan egin zuen biltegi kuaternarioen azterketan V. D. Sokolov-ekin batera. Morrena finituari buruzko artikulu zientifikoak idatzi zituen Polonian, Lituanian eta Errusian, Bielorrusiako eta Letoniako ezaugarri glaziarrak eta Krimeako koral jurasikoak.[3][4] Artikuluak eta monografiak argitaratu zituen, bai errusieraz bai alemanez.[1]
1907tik 1922ra, Anna Boleslavovna Missuna kimika-irakaslea izan zen bere alma materrean, Moskuko Teknologia Kimikoen Estatuko Unibertsitatean (garai hartan, Moskuko Emakumeentzako Goi Mailako Ikastaroak), V. D. Sokolovi lagunduz.[5] Petrografia, paleontologia, geologia historikoa eta geografia historikoa ere irakatsi zituen.[1] Anna Missuna 1922an hil zen, 53 urte zituela.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Marilyn Bailey Ogilvie, Joy Dorothy Harvey, eds.. (2000). "Anna Boleslavovna Missuna". The Biographical Dictionary of Women in Science: L-Z, 899-900 or. ISBN 9780415920384..
- ↑ Boris Ye. Borudsky, "Geochemical Mineralogy by Vladimir Ivanovitc Vernadsky and the Present Times" New Data on Minerals 48(2013): 102.
- ↑ William Bourke White. (1914). The Quaternary Ice Age. Macmillan & Co., 116-117 or..
- ↑ "Notes". Nature, 110 or..
- ↑ Olga Valkova. (2008). "The Conquest of Science: Women and Science in Russia, 1860-1940". 23 Osiris, 154 or..