Edukira joan

Awaji uhartea

Koordenatuak: 34°23′N 134°50′E / 34.38°N 134.83°E / 34.38; 134.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Awaji uhartea

Fukura kaia (Minamiawaji)
Bertako izena淡路島 Awajishima
Geografia
KokapenaSetoko Barne Itsasoa
Azalera592.17 km²
Punturik garaiena606 m
Politika
Herrialdea Japonia
PrefeturaHyōgo
Gizartea
Biztanleria157.000 bizt.
Dentsitatea265 bizt/km²
Talde etnikoakJaponiarrak


Awaji uhartea (japonieraz: 淡路島 Awaji-shima?) Setoko Barne Itsasoan dagoen uharte handiena da eta Hyōgo prefeturari dagokio. 2005eko erroldaren arabera 157.000 biztanle ditu.

Uhartea hegoaldean dagoen Shikoku uhartetik Naruto itsasarteak banatzen du eta Honshū uharte handitik Akashi itsasarteak. 1998an ordea Akashi Kaikyō zubia eraiki zen, munduko zubi eseki luzeena eta Honshurekin lotuta gelditu zen. Itsasarte biak nabigatzeko arriskutsuak dira, batez ere hegoaldekoa, Narutoko zurrunbiloak direla eta.

Nojima failak zeharkatzen du uhartea. Faila hau izan zen 1995eko lurrikara handiaren arduraduna.

Setonaikai Parke Nazionalaren ekialdeko zatian dago.

Xintoismoak munduaren sorrera azaltzen duen kondairaren arabera Awaji izan zen ōyashima uharteen artean lehenengoa sortzen Izanagi eta Izanami kamietatik.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII eta XIX artean Awaji probintzia osatu zuen, gaur egun ordea Hyōgo prefeturaren barnean dago eta hiru udalerri ditu:

  • Awaji: uhartearen iparraldea hartzen du eta 47.457 biztanle ditu.
  • Sumoto: uhartearen erdialdea hartzen du eta 48.674 biztanle ditu.
  • Minamiawaji: uhartearen hegoaldea hartzen du eta 52.888 biztanle ditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]