Edukira joan

Bilbao Bizkaia Kutxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbao Bizkaia Kutxa
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreafundazioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1990
webgune ofiziala

Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea (BBK), Bilboko eta Bizkaiko Aurrezki Kutxek 1990ean bat egin ondoren sortutako kutxa, hain zuzen ere.

BBKren bulegoetako bat, Bilboko Plaza Biribilean

Bilbao Bizkaia Kutxa 1990eko otsailaren 16an sortu zen, Bizkaiko aurrezki kutxak (1921ean sortua), eta Bilboko aurrezki kutxak (1907an sortua) bat egin ondoren. Urte batzuk beranduago, 2000ko hamarkadaren hasieran, logoa aldatu eta gaur egungo itxura hartu zuen.

2008ko urrian, BBK eta Kutxako arduradunek, bi erakundeak batzeko erabakia onartu zuten, PSOEk Arabako Vital Kutxarekin ere bat egiteko jartzen zituen trabak ikusita. BBKko administrazio kontseiluak batzea onartu bazuen ere, Kutxako kontseiluko 100 konpromisarietatik 63k baino ez zuten baiezko botoa eman, fusioa onartzeko kontseilarien bi heren behar zirelarik. Bat-egitea beraz, bertan behera geratu zen. BBK-k, fusioa alde batera utzi eta Gipuzkoan zabaltzea adostu zuen, Eibar eta Zarautzen 2009ko urrian bulegoak irekiz.

2009an Espainiako Bankuak eskuhartutako Caja Castilla-La Mancha erosteko hautagaietako bat zela esan zuten komunikabide batzuk, nahiz eta aurrezki kutxako zuzendariak, Mario Fernandezek hori ezeztatu. 2010eko maiatzean presio politikoek atzera bota zuten BBK eta Caja de Ahorros del Mediterraneo edo CAM aurrezki kutxa batzeko bi erakundeetako presidenteek egindako elkartze saiakera[1]. Urte bete beranduago, 2010eko uztailaren 16ean, Espainiako Bankuak CajaSur enkatera atera zuen eta BBK-k CajaSurren jabe berria izatea lortu zuen.[2] BBk-k enkantean Caja Madrid, BBVA eta Unicajari irabazi zion.[2]

Kutxabank bankuaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Kutxabank»

2011ko martxoaren 23an BBK, Kutxa eta Vital Kutxako presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz[3].

2011ko irailaren 16an, BBKren batzar nagusian Kutxabank bankuaren sorreraren inguruan egin zen botazioan, 92 kontseilarik bozkatu zuten bateratzearen alde, eta seik kontra. Bateratzearen alde agertu ziren EAJ, PSE-EE, Bildun sartutako alderdiak, PP eta CCOO; kontra, aldiz, Ezker Batua, Aralar, ELA eta LAB.[4]

2014ko azaroaren 25ean, BBK banku-fundazio moduan lanean hasi zen, Xabier Sagredo buru zela[5].

Bulego nagusia Bilbon dago, Bide Nagusian. Horrez gain, erakundeak bulego nagusiaren aurrean beste eraikin bat du, antzinako Bizkaiko aurrezki kutxarena zena, eta Plaza Biribilean beste bat.

BBKren egoitza berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «BBK dorrea»

Hiri osoan zehar sakabanatutako eraikinak batzeko asmoarekin, 2007ko irailaren 13an, Bilboko Zorrotzaurre gunearen hegoaldeko muturrean egoitza berria eraikiko zuela esan zuen BBKko presidenteak. Horretarako, 80 milioi euroko aurrekontua zutela esan zuen. Egoitza berriak 25.000 metro koadroko azalera izango du eta Zaha Hadid arkitektoaren lana izango da.

2011ko otsailaren hasieran BBKk dorrea eraikitzeko egitasmoa atzeratuko zuela esan zuen, finantza sektoreak bizi duen egoera ezengokorrak eraginda eta betez ere Kordobako Cajasur aurrezki-kutxaren erosketak BBKri eragindako galerengatik.

Bilbao Bizkaia Kutxak hainbat partaidetza ditu Euskal Herriko enpresetan. Horien artean garrantzitsuenak honakoak dira:

Bilboko Udal Aurrezki Kutxak Sukarrietan eraiki zuen Begoñako Andra Mari Haur Kolonia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]