Edukira joan

Ignazio Antiokiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignazio Antiokiakoa

apezpiku

69 - 107
Evodius (en) Itzuli - Herodion of Antioch (en) Itzuli
Antiokiako patriarka

Bizitza
JaiotzaSiria, 35
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 108 (72/73 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)John the Evangelist (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta presbiteroa
Izengoitia(k)svatý Ignác Bohonosec eta svatý Theophoros
Santutegia
Abenduaren 20 eta Otsailaren 17
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 8261858 Edit the value on Wikidata

Ignazio Antiokiakoa (antzinako grezieraz: Ἰγνάτιος Ἀντιοχείας, Ignátios Antiokheías; Siria, c.35  – Erroma, c.108) Elizaren Aitetako bat da, eta konkretuago Aita Apostolikoetako bat, apostoluen garaiarekin duen gertutasun kronologikoa dela eta. Erromara exekutatua izateko eramaten zutela aste gutxitan zazpi gutun ezberdin idatzi zituen.

Bere atxiloketa II. mendearen hasieran gerttu zen. Horretaz gain dakigun bakarra da Siriako Antiokia hiriko apezpikua izan zela. Bere bizitzaz baino, bere heriotzaz dakigu gehiago, Aita Apostolikoen artean ezagunena dela esan daitekelarik. Ignazioa martiri kristaua da eta Eliza Katolikoan zein Eliza Ortodoxoan santua. Bere ospakizuna urriaren 17an eta abenduaren 20an ospatzen da, hurrenez-hurren.

XVI. eta XVII. mendetan aurkitu eta identifikatu ziren bere gutunak, prozesu luze eta gatazkatsu baten ondotik. Gutunen gai "prokatoliko"ak hainbat teologo protestanteren haserrea eragin zuen, adibidez Kalbinok inpugnatu zituen. Katoliko eta Protestanteen arteko eztabaidak XIX. menderarte iraun zuen, non kontsentsua lortu zen gutunen kopuruan eta egiletzari dagokionez. Handik aurrera iritzirik hedatuena (baina ez bakarra) gutunak benetan Ignaziok idatzi zituela da. Gutunak Efeso, Meandroko Magnesia, Trales, Erroma, Filadelfia eta Esmirnako kristau komunitateei idatzi zizkien, baita Polikarpo Esmirnakoari idatzi zion gutun pertsonala. Gutunak oso gertu daude ebanjelioak idazten ziren garaitik eta, horregatik, ikerketa handia dago euren arteko erlazioaren inguruan. Gutunek, gainera, kristauek I. mende eta II. mendean zuten bizimoduari buruz hitz egiten dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignazio Antiokiakoa Aldatu lotura Wikidatan