Appearance
Espainiako 1978ko Konstituzioa Espainiako historiako Trantsizio izeneko garaian onartu zen legedia da. Gaur egun indarrean dago, Espainiako legedi nagusi bezala.
Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francisco Franco diktadorea 1975ean hil ondoren, Espainiako biztanleen gehiengoak diktaduratik ateratzeko nahia azaldu zuen eta diktaduraren aldekoek oztopo ugari jarrita ere, poliki-poliki gaur egungo demokraziarako bidea hartu zen.